Haur Hezkuntzan, hezkuntza emozionala denbora asko eskaintzen diote. Gainera, ikasketa garrantzitsu gisa baloratzen da, eta ikasleentzat oso onuragarria da. Haurrak handitzen diren heinean, irakasleek denbora gutxiago eskaintzen diegu hezkuntza emozionalari, hau gertatzen da lehen hezkuntzan hasten direnean.
Irakasleek kontuan izan behar dugu, hezkuntza emozional on batek errendimendu akademikoa hobetzen duela, jokabide bortitzak murriztu eta ikasgelan harremanak hobetzen dituelako. Abantaila horiek lortzen baditugu, denbora eta giro hobea lortuko dugu curriculumaren edukiak (matematika, hizkuntza, zientzia ...) irakasteko eta ikasleek jarrera hobea izango dute hauek ikasteko.
Laburbilduz, hezkuntza emozionala etapa guztietan landu beharko lirateke. Bakoitzak bere emozioak ezagutu, maneiatu eta ulertzea bizitzarako oso garrantzitsua delako.